Josemari Salaberriaren marrazkiez, pinturez eta eskultura mugikorrez osatutako erakusketa zabaldu dute Okendon
Josemari Salaberria artista autodidaktak erakusketa zabaldu du Okendo kultur etxean. Bertan, azken hamar urteotan sortutako margolanak eta pieza mugikorrak bildu ditu, guztira 65 artelan. Tangerren jaioa da Salaberria, baina egun Loiolako Erriberan bizi da.