Asteazken Kulturalak San Telmo Museoan egingo dituzte aurrerantzean
Bihar, 19:30ean, Mikel Etxaburu idazleak ‘Zu zara orain txoria’ liburuaren errezitaldia egingo du
Hamar urtez Koldo Mitxelenan egin eta gero, aurrerantzean San Telmo Museoan egingo dituzte Asteazken Kulturalak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen elkarteak euskaldunen topagune bat sortzeko asmoz hasi zen antolatzen Asteazken Kulturalak. Bihar, 19:30ean, Mikel Etxaburu idazleak Zu zara orain txoria liburuko testuak errezitatuko ditu; Iban Ezkerra gitarrista izango du lagun eszenatokian.