Izotz eta elur denboralea iragarri dute gaur gauerako
Gaur gauean elur eta izotz gehiago espero dute. Termometroak zero azpiko lau graduraino jaitsi daitezke eta elur-jasa iragarri dute. Gauerako bakarrik ez, bihar egun osorako iragarri dute elurra eta hotza. Donostiako Udalak alerta laranja abian jarri du. Auzo garaienetan gatza botako dute: Altza, Intxaurrondo, Igeldo, Ospitaleak eta Ulian. Suhiltzaileek, gainera, arriskutsuak izan daitezken aldapetan ere botako dute gatza.