PSEk presoak hurbiltzearen aldeko urratsa egin du Donostian
Espetxe politika malguago baten eskakizuna plazaratu du Donostiako PSEk. Presoak hurbiltzeko, eta larriki gaixo dauden presoentzako hirugarren gradua eskatu du erakunde adierazpen batean. ETAren jarduera armatuaren amaieraren ondoren sortutako egoera berriak bultzatutako ekimena dela adierazi du alderdiak. Patxi Lopez lehendakariak eskakizun bera egin zion Mariano Raxoi Espainiako presidenteari duela bi aste Moncloan egindako bileran. Adierazpena martxoko udalbatzarrean aurkeztuko du PSEk, eta harrera ona izatea espero du.