Sutea izan da Parte Zaharreko lanbide hezkuntza ikastegi batean
Sutea bigarren solairuan piztu da; Karitateko Alaben kongregazioaren kaperan. Kongregazioa eta ikastegia eraikin berean daude. Antza denez, zirkuitu labur batek piztu du sua, eta kalteak eragin ditu organo batean eta bi bozgorailutan. Ikastegiko irakasleek itzali dituzte lehen txinpartak su itzaltzaileak erabiliz. Hain zuzen ere, zuzendaria, Jose Luis Vicente, sua itzaltzeko lanetan intoxikatu da. DYAko erizainek artatu dute ikastegian bertan.
Suhiltzaileak sutea hasi eta berehala joan dira ikastegira. Eskolak bertan behera utzi dituzte gaur, baina bihar bertan klasera itzuliko dira ikasleak.