GBC Koparako prestatzen ari da
Zaleentzako hainbat ekimen prestatu ditu Donostiako taldeak, ahalik eta bultzada handiena emateko
Lagun Aro GBCk apirilean Bartzelonan jokatuko den Kopan parte hartuko du, bere historian lehen aldiz. Hala, klubak eta Lagun Aro aseguru etxeak hainbat ekimen prestatu dituzte, taldeari bultzada emateko.
Zailtasun ekonomikoak kontuan izanik, lan handia izan dutela aitortu dute, baina hala nola osatu dute ekimen sorta. Hala sei ekimen nagusi antolatu dituzte: Kopako partehartzea islatuko duen marrazkia, Callate la bocak egindakoa; lorpena islatuko duen zaleentzako elastiko berezia, 10 eurotan; zaleentzako kit berezia, elastikoa, bufanda, bandera eta turutarekin; zaleentzako 30 kit berezien zozketa, sare sozialen bidez; Gipuzkoak Kopa bizi du izeneko jaia, Illunbeko behekaldean bertan dagoen Joy Slaba tabernan; eta irudi onenak bilduko dituen oroimenerako bideoa.

