Hilaren 22an izango dira Uxotegiko batzordeko lehen agerraldiak
Antolaketaren inguruko zehaztapenak datorren asteazkenean adostuko dituzte
Gaztelubide kaleko 5. atarian zer gertatu zen argitzeko xedea duen batzordea atzo zen abiatzekoa. Antolaketaren inguruan diren zalantza batzuk medio, beste astebetez atzeratuko da. Batzordearen ardura duen PP taldeko ordezkariek jakinarazi dutenez, datorren asteazkenean finkatuko dute ezohiko batzordean nork parte hartuko duen eta agerraldi horiek zein egunetan egingo dituzten. Hasiera batean, asteazkenero, 16:00etan, elkartzeko asmoa dute.
Udal talde bakoitzak batzordean nork parte hartu behar duen proposatzeko aukera izan du. Proposamenak, ordea, EAJk eta PPk bakarrik aurkeztu dituzte. Nahiz eta PSE-EEk bere hautagaien zerrenda osatu duen, ez duela garaiz aurkeztu azaldu dute.