Isabel Zapardiez moda diseinatzaile donostiarra New Yorkeko Modaren Astean izango da
New Yorkeko Couture Fashion Week-en izango da Isabel Zapardiez otsailaren 17an. Hiru egunez New Yorkeko Waldorf Astoria hotela luxuaren pasarela bihurtuko da. Munduko hogei bat moda diseinatzaile gonbidatu ditu New Yorkeko Modaren Asteak. Otsailaren 17an Isabel Zapardiez donostiarrak berak diseinatutako eztei-jantziak erakutsiko ditu.