2012ko aurrekontua izan da gaur udaletxean gai protagonista. Illunbeko aisia guneari etekin ekonomikoa atera nahi du udal gobernuak. Zezen plaza izan ezik, Illunbeko beste espazioak saldu nahi dituzte. Bi urtean 19 milioi euroko diru sarrera lortzea espero du Bilduk. Illunbe kudeatzen zuen enpresari, Nuevo Desarrollo de Anoetari, 21 milioi euro ordaindu behar izan zizkion udalak, eta kalte ordain hura berreskuratzea da helburua.
Illunbe aisia gunearekin lortutako diruarekin alokairuzko etxebizitzak sustatu nahi ditu Bilduk. Babestutako alokairuzko 480 etxe eraiki nahi dituzte, eta lehen faseari aurten ekin nahi dio udalak. Inbertsio honetan laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.