Arritxu de Andres Grosera itzuli da, kartzelan bederatzi urte igaro eta gero
Groseko hainbat auzotarrek ongi etorria egin zioten atzo Arritxu de Andres preso donostiarrari. De Andresek bederatzi urte igaro ditu kartzelan, eta atzo bertan bete zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra.
Donostiarra 2003an atxilotu zuten. Inkomunikatuta izan zuten egunetan torturak eta mehatxuak jasan zituela salatu zuen. Baltasar Garzon epaileak, ordea, kartzelaratu eta espetxean ere inkomunikatuta egoteko agindua eman zuen. Hamahiru egunez egon zen egoera horretan.