Elvisen erritmoan dantzatzeko aukera dago gaur, Be Bopen
Elvis Presleyren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da gaur, Be Bop tabernan. Izan ere, Elvis zenaren musika baino ez dute joko Mystery Train talde gipuzkoarreko kideek. Elvisen larruan sartzen da Sergio Iglesias abeslaria, eszenatokira igotzen den bakoitzean, eta ikusle guztiei gozarazten saiatzen da. Erritmodun abestiak nahiz lasaiak joko dituzte Be Bopen, 00:00etan.