Euskal Mendizaleen Gala Donostian egingo dute lehen aldiz
Euskal Mendizaleen Gala Donostian egingo dute, gaur, 19:30ean, Kutxaren Andia kaleko egoitzan. Fortuna Kirol Elkarteak antolatu du aurtengo jaia, klubaren mendeurrena dela eta; eta hirian egingo duten lehen aldia izango da. Bertan, 2011ko euskal mendizale onenak omenduko dituzte. Omenduen artean, Groseko Jesus Mari Alquezar izango da, 40 urtez Vasco de Camping elkarteko presidentea izandakoa.