Lagun Aro: veni, vidi... non vici
Palau Sant Jordiko derbia, iruditan. Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ilusioz ekin zion atzo klubaren historia laburreko lehen Kopari, baina ezin izan zuen aurrera egin. Final-laurdenetan, partida hasiera zoragarria egin arren, agur esan behar izan zion txapelketari; hori bai, duintasunez. Esperientzia oso baliagarria izan da, bai jokalarientzat eta baita zaleentzat ere: lehenengoek, etorriko diren erronkei begira eskarmentua hartu dutelako; eta bigarrenek, hitzordu handi batekin gozatu dutelako lehen aldiz. Irudi ederrak utzi zituen Bartzelonako Palau Sant Jordin jokatutako norgehiagokak. Hona hemen horietako batzuk.
- Lagun Aroren zaleak, harmailetan
- Papamakarios, partida hasi aurretik berotzen
- Jimmy Baron, jaurtiketa egiten
- Javi Salgado, taldea zuzentzen
- Sito Alonso entrenatzailea eta jokalariak, hutsarte batean
- Talde lana, baloia jokoan ez zenean ere
- David Doblas, saski azpian
- Sergi Vidal, saskiratzen
- Aulkia, saskiratze bat ospatzen
- Andy Panko, min hartuta














