Mariaren Bihotza abesbatza gaur hasiko da urrezko ezteiak ospatzen
Musikarekiko zaletasunak bultzatuta, 1962an Antonio Sierra Valgañon klaretarrak sortu zuen Mariaren Bihotza abesbatza. 50 urteko ibilbidean beste koru eta musika taldeekin egindako harremanak baliatuta, hainbat kontzertu prestatu dituzte urtean zehar egiteko. Horietako lehena, Udalaren Txistulari Bandarekin batera gauzatuko dute, gaur, Mariaren Bihotza elizan, 19:30ean. Urtebetetze biribilaren ekitaldi hunkigarriena, berriz, ekainaren 10ekoa izango da. Koruko lehendakari Iñaki Urbietak IRUTXULOKO HITZAri azaldutakoaren arabera, egun horretan, urteotan abesbatzaren nahiz eskolaniaren kide izandakoak gonbidatuko dituzte meza kantatzera.


