Zineguneak egitasmoaren 2012ko lehen ekitaldia aurkeztuko dute asteartean
Estreinatu berri diren euskal ekoizpenei bultzada emateko, Euskadiko Filmategiak Zineguneak egitasmoa jarri zuen abian. Finean, euskal zinemagileak eta zinemazaleak harremanetan jartzeko ekimen bat da, eta aurtengoak asteartean izango du lehen saioa. El Ultimo magnate (2011) filmaz ariko dira zehazki, Olivier Van der Zee zuzendaria eta David Berraondo ekoizlea, Koldo Mitxelena kulturgunean, 19:30ean.
Aurreko ekitaldietan bezala, pelikularen trailerra proiektatuko dute, eta filmaren zenbait pasarte ere ikusi ahal izango dituzte. Emanaldia doan da.