Amara Berrira iritsi dira errepideak konpontzeko lanak
Gaur goizean hasi dira errepideko zuloak estaltzeko lanak Mendeurrenaren plazaren parean, eta langileek adierazitakoaren arabera, bertan bukatu ondoren Antso Jakitunaren hiribiderantz joko dute. Inguru horretako errepidea konpontzeko pare bat egun beharko direla esan dute lantaldeko kideek.
Mantentze lan hauen ondorioz errepidea erabat mozteko beharrik ez dute izango; hala ere, aldiro errail bat moztuta izango da. Hori dela eta, lanetako seinaleei kasu egitea eta ohi baino kontu handiagoz gidatzea gomendagarriak dira egunotan Amara Berriko inguru honetan.