Batxilergoko ikasleak kimika praktikak egiten ari dira Ibaetako campusean
Martxoaren 5a arte, Batxillergoko 2. mailako ikasleek praktikak egingo dituzte EHUko Kimika fakultatean. Guztira, Gipuzkoako 21 ikastetxetako 230 ikaslek parte hartuko dute Ibaetako campusean egingo diren hemezortzi saio praktikoetan. Hauetan, hiru esperimentu egingo dituzte fakultateko 37 irakaslek lagunduta. Praktiketako batzuek ikastetxeetan irakasten den kimika programarekin lotura dute: oxidazio-erredukzio balorazioa egitea, ozpin baten azidotasuna neurtzea, edota azido eta alkalino batek erreakzionatzean askatzen duten beroa neurtzea. Horrez gain, bestelako esperimentuak ere egingo dituzte, hala nola, aspirina sintetizatzea, edo disoluzio baten elementu kimikoak identifikatzea.
Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren lankidetza programaren barruko ekimena da, eta 2008an jarri zuten abian. Honen helburua, unibertsitatea Batxilergoko ikasleei hurbiltzea da.