Naroa Agirrek hamargarren aldiz lortu du Espainiako pertika jauzilari onena izatea
Donostiako Atletikoko Naroa Agirrek hamargarren aldiz pista estaliko Espainiako pertika jauzilari onena izatea lortu du. Sabadellen jokatu dute asteburuan Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketa, eta bertan, jauzilari donostiarra txapelduna izan da, 4,35 metroko jauzia eginez. Anna Maria Pinerorekin lehia polita izan zuen Agirrek, baina bigarren postuan geratu zen kataluniarra, 4,25 metroko jauziarekin. Hirugarrena Carla Franch izan zen, 4,05 metrorekin.
Bestetik, Realeko Igor Legardak brontzezko domina eskuratu du heptatlonean. Iaz, proba bereko txapelduna izan zen donostiarra.