Oier Oak Baionako polizia etxean jarraitzen du, atxilotuta
Oier Oa donostiarra ostiralean atzeman zuten, Angelun, eta Baionako komisaldegian dago oraindik. Oa gaztea 1984an jaio zen Donostian. 2009ko urritik ihes eginda zegoen, Espainiako Poliziak Segiren aurka operazioa egin zuenetik, eta bere aurkako epaiketara agertu ez zenetik.