Mikel Egiguren puntista donostiarra garaikurretako bat jasotzen (Argazki: Jai Alai)
Mikel Egigurenek Orlandoko zesta punta denboraldiko bi garaipen eskuratu ditu, Ameriketako Estatu Batuetan. Zehazki, Most Wins eta Singles Most Wins tituluak lortu ditu Aieteko puntistak. Egigurenek jasotako Most Wins tituluak esan nahi du, bera izan dela kiniela gehien irabazi dituena, bai buruz burukoetakoak bai binakakoetakoak kontuan izanda. Singles Most Wins tituluak, berriz, buruz burukoetan kiniela gehien irabazi dituena izan dela esan nahi du.
Bestetik, Olabe bizkaitarrarentzat izan da aurrelari onenaren titulua, eta atzelari onena, berriz, Hernandez arabarra izan da.