Udaletxean Mendebaldeko Saharako bandera igo dute
Gaur Saharako Errepublika aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena da, eta hainbat udalek babesa eman nahi izan diote Mendebaldeko Saharari. Saharako bandera igo dute zenbait udaletxetan, Donostian, besteak beste. Nazioarteko erakundeek eta bereziki Espainiako gobernuak duen erantzukizuna azpimarratu dute Sahararen aldeko adierazpen ekitaldietan. Jon Albizu kooperazio zinegotziak sahararrek bizi duten ezin dela ahaztu nabarmendu du: “Marokoren okupazioak ondorio latzak ditu sahararren eguneroko bizitzan. Tortura,baztertzea… Azken finean askatasuna eta eskubideak urratzen dituen egoera bizi dute”.