Iñigo Segurolak 'Hiri laborantzak' hitzaldia emango du, bihar
Cristina Enea Fundazioak gai beraren inguruan antolatu duen mintegiaren barruan hitz egingo du lorategi diseinatzaile donostiarrak.
Iñigo Segurola lorategi diseinatzaile donostiarrak Hiriko laborantzak hitzaldia eskainiko du bihar udalbatza aretoan. Bertan hiriko laborantzen jatorria eta ibilbidea azalduko du, eta krisi ekonomikoa autoekoizpenari indarra emateko aukera izan behar duela defendatuko du. Hitzaldia irekia da eta 19:00etan hasiko da. Honek iraun artean, doako haurtzaindegi zerbitzua izango da.
Segurolaren hitzaldia, Cristina Enea Fundazioak hiri eta hiri inguruko eremuetako laborantza esperientziei buruz bihar egingo duen mintegiaren azken saioa izango da. Ingurumen Baliabideen Etxean, Katalunian, Gasteizen edota Madrilen aurrera daramatzaten proiektuen berri emango dute, 09:00etatik 18:00etara bitartean. Landagune edo hiriguneetako eremuetan nekazaritza proiektuak garatzeko interesa duten gizarte eragileei eta udal teknikari nahiz kudeatzaileei zuzenduta dago mintegia. Parte hartzeko 943-453526 telefonora deitu behar da edo cristinaenea@donostia-org helbide elektronikora idatzi.