Anoetako ilaran zain dauden zaleetako batzuk (Argazkia: realsociedad.com)
Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute igandean, 16.00etan, San Mamesen. Realeko zenbait zale jadanik Anoetako leihatilan daude zain, bihar 9:00etan Anoetako leihatilan salgai jarriko dituzten 200 sarreretako bat eskuratzeko. Realeko webgunearen arabera, lehenengo zalea 15:00etan iritsi da Anoetara.