Udalak autobus geltokiaren inguruan hartzen duen erabakia errespetatuko du aldundiak
Loiolako Erriberako autobus geltokiaren proiektua ezagutzera hurbildu dira aldundiko ordezkariak udaletxera. Proiektuari oniritzia eman ala ez erabaki aurretik, aztertu behar dutela zehaztu dute. Dena den, udaletxeak kokapenaren inguruan egiten duen hautua egiten duela ere, errespetatuko dutela ziurtatu dute.