Asier Illarramendi. (Argazkia: Realsociedad.com)
Zigorraren bigarren partida Athleticen aurka beteko du Realeko erdilariak.
Kirol Diziplina Batzordeak ez dio Realari arrazoia eman, eta Asier Illarramendi Realeko erdilariak zigorraren bigarren neurketa Athleticen aurka, igandeko partidan, beteko du. Granadaren aurkako partidan Ilarramendi egotzi egin zuen epaileak, eta bi partidako zigorra ezarri zioten. RFEFko Lehiaketa Batzordearen, Apelazio Batzordearen eta Espainiako Diziplina Batzordearen aurrean alegazioak eta helegiteak aurkeztu ditu Realak, baina ez dute ezertarako balio izan. Arratsaldean zigorra baieztatu dio Illarramendiri Diziplina Batzordeak. Illarramendi eta Elustondo dira Realak igandeko derbirako dituen bajak.