Gizon bat atxilotu dute Amara Berrin, bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita
Bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita, Ertzaintzak 46 urteko gizonezkoa atxilotu du Amara Berrin. Gizonezkoa desagertuta egon da atzo goizaldetik, eta bart gauean atzeman du poliziak kalean. Gizonezkoak ustez labankada bat eman zion sabelaldean bikotekideari. Herrizaingo salaren arabera, herenegun goizaldean osasun zerbitzuak auzoko pisu batera joan ziren, eta sabelaldea odolduta zuen emakume bat aurkitu zuten. Labanaz nahigabe bere burua zauritu zuela esan zien hasieran ertzainei. Emakumea Donostiako ospitalera eraman zuten eta bertan hainbat ubeldura zituela ohartu ziren medikuak. Emakumeak aitortu zuen bikotekideak erasotu zuela.