Historiarik gabekoen historiari buruzko erakusketa, San Telmo Museoan
Nahiz eta historialariek erakusketa honetan landuko den gaia gogoko izan, Artearen Historian eta museoek antolatzen dituzten aldi bateko erakusketetan bigarren mailako gaia izan da. Orokorrean historian zehar protagonista izan diren dirudunak eta boteredunak izan dira aztergai, errespetagarritasunaren eta duintasunaren hierarkian goran daudenak: Gorteko jendea, errege eta printzesak, mezenak eta goi mailako gizonak. Bazterrekoen irudiak. Ikuspegi erlijiosotik begira erakusketak historiaren ezagutza zabalagoa eskainiko die bisitariei. Historia «behetik ikusteko» interesak elkartu ditu arkitektura, pentsaeraren historia, gizartearen historia eta baita artearena ere. Guztira 34 pieza biltzen ditu San Telmo Museoko erakusketa berriak, eta Valladolideko Eskulturaren Museotik ekarri dituzte. Guztiak denbora eta geografia esparru zehatz batekoak: Espainiako Aro Modernokoak, hau da, XVI. mende hasieratik XVIII. mende erdira bitartekoak. Erakusketa lau ataletan banatu dute: Moldakaitzak munduarentzat, Kainen arrastoa, Fuga Mundi eta Emakumeen bizitzak. Bisitariari baztertzeari buruzko ikuspegi orokorra izango du San Telmon; historiarik gabekoen historiari buruzkoa.
Bazterrean bizi diren pertsonez beteriko mundu hau erlijiozko artearen bidez islaturik gelditzen da, egoera zailean zegoen gizartean maisuki dokumentatu zena. Urrezko Mendea zen, kultura espainiarraren momentu aberatsena. Kapitalismoaren sorrera, erlijioek eragindako gerrak, hirien hazkundea, Amerikan jarritako itxaropenak… Oso konfesionala izango zen Estatuaren eredu berri baten eraikuntza sortzen hasi ziren. Dena den, baztertuak bizi zirenak gero eta gehiago ziren gizarte garaikidea sortzeko ezinbesteko oinarri bilakatu ziren arte -heretiko, prostituta, legardun, judu, indigena, arrotz, eskale, haur abandonatu eta morroiez osatutakoa. Erakusketa maiatzaren 27a arte izango da zabalik. Bihar, larunbata, inauguratuko dute.