Kalapiek adinekoentzako bizikleta ibilaldia antolatu du
10.000 txirrindulari 2016rako programaren barruan eta jubilatutako lagunak bizikletan ibiltzera animatzeko asmoz, Kalapiek hil bakoitzeko lehen astelehenean txangoa egingo du. Datorren astelehenean, Anoetako zabalgunetik irtengo dira, 11:00etan; eta motordun ibilgailurik gabeko bide segurua eta lasaia hartuko dute. Partaideek euren bizikleta eraman beharko dute edo udalaren mailegu txartela; futbol zelaiaren ondoan, bizikleta hartzeko gunea baitago. Ezagutza maila eta parte hartzaile kopurua jakiteko, antolatzaileek cursillos@kalapie.org posta elektronikora idatzi edo 667253496 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.