Zinelkar zinema zikloa egingo dute EHUren kanpusetan
Eusko Jaurlaritzako kultura sailak Zinelkar. Elkarbizitzarako Espazioak zikloari ekingo dio hurrengo astean. Zinema eta eztabaidaren bitartez, bizitzea egokizu zaigun mundu honetako hiru esparruri buruzko azterketa egitea proposatzen die unibertsitateko ikasleei: politikarena (krisialdi ekonomikoa, bere jatorria eta egun ekarri dituen eraginak), gizartearena (gure herriaren egoera zehatza) eta norberari dagokiona (gure taldea, familia eta norberaren esparrua).
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako EHUren kanpusetan egingo dituzte proiekzioak. Inside Job (Charles H. Ferguson, 2010), 5 metros cuadrados (Max Lemcke, 2011) eta Tilva Ros (Nikola Lezaic, 2010) filmak hautatu dituzte. Donostiako kanpusean, Zuzenbide fakultateko ekitaldi aretoan, martxoaren 5ean, 8an eta 13an izango dira proiekzioak, eta Angel Resa kazetaria ariko da moderatzaile gisa. Emanaldiak 11:30ean izango dira, eta sarrera, doan.