Kontagailu adimendunekin %9,5 egin du energia beharrak behera
Ekimenean 90 familik hartu dute parte; deialdi berri bat jarri du udaleko Ingurmen Sailak abian
Energia kontsumoa aurreztu eta karbono dioxido isuriketak murrizteko xedez, hiru hilabetez energia kontagailu adimendun bana jarri diete klimaren alde udaleko Ingurumen sailak sustatutako programan programan parte hartu duten familiei. 90 familik egin dute bat ekimenarekin eta batez beste etxe horietako energia beharrak %9,5 egin duela behera jakinarazi dute.
Familia bakoitzak eurotan zenbat gastatu duen eta sortu duen karbono dioxido kopurua ematen dute kontagailuek aditzera. Gehien kontsumitzen duten aparatuak eta ezkutuko kontsumoak identifikatzeak argindar gastua txikitzeko ekintza planak abian jartzen lagundu du, era berean.
Argindar beharra murrizteko gogoz direnek kontagailuetako bat etxean jartzeko aukera izango dute orain. Ingurumen sailak deialdi berri bat jarri du abian. Informazio gehiago behar duenak, beraz, udala_ingurunea@donostia.org helbidera idatz dezake ala 943-483390 telefonora deitu.

