Realak porrot berri bat jaso du San Mamesen (2-0)
Realak hamaika urte eman ditu San Mamesen irabazi gabe, eta oraingoan ere porrota jaso dute txuri-urdinek (2-0). Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu, Markel Susaetaren bi golei esker. Epailearen lana gogor kritikatu dute donostiarrek; bigarren zatian, 1-0eko emaitzarekin, jokaldi nahasi batean, Athleticen ateko marra igaro du baloiak, baina epaileak ez du horrela ikusi eta berdinketa ez da markagailura igo. Jokaldi berean, Athleticen erdilari Javi Martinezek eskuarekin ukitu du baloia area barruan; penaltia eta txartel gorria izan beharko litzatekeena, baina, ezerezean geratu da.
Epaileak, era berean, Cadamuroren gol bat baliogabetu du ustezko jokoz kanpo batengatik. Berdinketa izango litzateke kasu honetan ere.