
Realaren zale bat mediku arreta jasotzen. (Argazkia: RealSociedad.com)
Bilboko San Mames futbol zelaiko Prosegur segurtasun pribatuko kideek izandako jarrera gaitzetsi du Realeko zuzendaritzak. Realak eta Athletic futbol taldeek jokatutako partidaren ondoren, segurtasun zerbitzuak bortizki tratatu zituen Donostiako taldearen jarraitzaileak estadiotik irten zitezen. Real zale batzuk medikuek artatu egin behar zituzten.
Hori guztia dela eta, Realak Prosegurren aurka neurriak hartzea aztertuko duela adierazi du, komunikatu ofizial baten bidez. Jakinarazpen berean, Athletic Club-ek izandako portaera eta eskainitako laguntza eskertu nahi izan du.