Sei euskal dantza konpainia izango dira dFerian

image Prentsaurrekoa eman dute hainbat dantza konpainietako euskal sortzailek eta dantzarik, dFeriako arduradunekin batera. Bertan, jaialdian aurkeztuko dituzten lanen berri eman dute. Datorren martxoaren 12tik 15era izango da dFeria, eta dantzak merezitako tartea izango du, sei ikuskizunekin. Olatz de Andres Groseko dantzariak esan du lehen aldiz arituko dela dFerian. Zehazki, Privolva ikuskizuna aurkeztuko du datorren astean, asteartean, Intxaurrondoko kultur etxean.
HITZAkide HITZAkide