Ikusgai dago Adunaeneko eta Amerika plazako etxebizitzen zozketarako behin-behineko zerrenda

Udalak Donostia.org webgunean eta Etxegintzaren bulegoan jarri ditu kontsultarako eskuragarri Aldunaeneko eta Amerika plazako etxebizitzen zozketaren onartuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda horietako akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak egiteko epea martxoaren 19an bukatuko da.

Zerrendak ikusi edota erreklamazioak egiteko Donostiako Etxegintzaren bulegoetara jo daiteke, hain zuzen ere, Mandasko dukearen kalearen 12 atarira. Izapideak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara egin ahal izango dira.

Aldunaeneko 40 etxebizitzak eta Amerika Plazako 75 erregimen orokorreko babes ofizialekoak dira. Amerika Plazako beste 25 etxebizitzak udal tasatuak dira. Zozketaren eguna ez dute oraindik ezagutzera eman.

HITZAkide HITZAkide