Herritarren laguntza eskatu dute txikizioa eragin duen auto baten gidaria aurkitzeko
Igandean, goizaldeko 4:50ak inguruan, abiadura handian zihoan auto batek talka egin zuen Bataplan dantzalekuaren ondoan aparkatutako hainbat motorren aurka; Kontxako pasealekuan, hain zuzen ere, Antiguako norabidean. Istripua izan eta gero, auto gidariak ihes egin zuen, txikizio handia eraginda. Hamar bat motorrek kalte handiak izan zituzten.
Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, bilatzen ari diren autoa Volkswagen Golf bat da, gris kolorekoa. Aurrealdean kolpe handi bat du, istripuaren eraginez. Herritarrei laguntza eskatu die, eta bi telefono utzi ditu daturen bat eman nahi dutenentzat: 092 eta 943 481333. Azken telefono zenbaki hau istripuen atestatuen ardura duen taldearena da.

