Anartz Zuazuak 'Ali Baba eta 40 lapurrak' haurrentzako ikuskizuna dakar dFeriara
Asier Sota eta Julen Vega aktore donostiarrekin batera izango da Zuazua Lugaritz kultur etxean
Aski ezaguna den istorioa inoiz ez bezala kontatu du Borobil Teatroak. ‘Alibaba eta 40 lapurrak’ antzezlana aurkeztuko du dFerian, martxoaren 13an, Lugaritz kultur etxean.
Hiru aktore, Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega, eta alfonbra bat nahikoa izan dira haurrentzako ikuskizuna osatzeko. Dferian gaztelaniaz aurkeztuko dute obra.