Eneko Gil eta Noemi Viana dantzariek 'Tempus,-I' obra aurkeztuko dute dFerian
Iñigo Ortega aktore loiolatarrak ere parte hartuko du dantza eta antzerki ikuskizunean
Musika, antzerkia eta dantza eszenatokian jarriz lengoaia bakarra sortu nahi du Anakrusak. Noemi Viana eta Eneko Gil dantzariak eta Iñigo Ortega aktorea izango dira ‘Tempus,-i’ obran. Konpainia berria da Anakrusa, eta elkarrekin zerbait sortzeko beharragatik bat egin zuten.
Idazle batek sorkuntza lanaren inguruan dituen gora-beherak dira obraren abiapuntua. Samuel Beckett egilearen obraren poesia bat hartu dute oinarri gisa. Idazteko makina, denboraren joana, denbora sentitzeko modu desberdinak… Asteartean aurkeztuko dute obra berria Gazteszenan, 13.00etan.