Lan eskubideen aldeko erakunde adierazpena aurkeztuko du PSE-EEk
Espainiako Kongresuak onartu berri duen lan erreformaren kontra egin du Maravi Dafauce PSE-EEko zinegotziak. Urteotan lan eta ongizate arloan egin diren aurrerapauso ugari “ezerezean” utziko dituela salatu du. Hori dela eta, erakunde adierazpena aurkeztuko dute martxoaren 28ko osoko bilkuran.
Hiru eskaera nagusi egin nahi dizkiote idatzi horren bitartez PPko gobernuari: “berdintasunaren aldeko politikekin aurrera jarraitzea, bata; indarrean dauden berdintasun eta emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako legeak bere horretan mantentzea, bestea; eta azkena, familiaz gozatzeko aukera eskain ditzaketen lan baldintzak sustatzea”, laburbildu du Dafaucek.