Mila Beldarrainek 'Bajo el cerezo' liburua aurkeztuko du hurrengo astean
Katalina Erauso berpiztu zuen Mi extraña amiga Catalina (Ttarttalo, 2009) liburuan. Oraingoan Maddi izeneko pertsonaia izango da Mila Beldarrain (Donostia, 1951) idazlearen liburu berriko protagonista. Bajo el cerezo izena du bere azken lanak.
Bere bizitza beti besteen nahien menpe egon dela ohartuko da ustekabean. Bere bizitzaren jabe zela uste zuen eta nortasun sendoa zuela. Hori guztia ilusio bat besterik ez zela konturatuko da. Bere burua ezagutzeko bideari ekin beharko dio protagonistak. Gogoeta egin beharko du benetan nor den jakiteko, eta bere bizitzaren jabe izateko. Alberdania argitaletxeak kaleratuko du Beldarrainen nobela berria.