Ruiz Cabestany eta Mendebaldeko Saharako Errepublikaren lagunek jaso dituzte Udaberri lasterketarako dortsalak
Udaberriko X. lasterketan erabiliko dituzten dortsalakjaso dituzte. Izan ere, txirrindulari ohi donostiarrak 1 zenbakia duen dortsala eramango du elastikoan itsatsita. Modu honetan antolatzaileek bere kirol eta elkartasun ibilbidea omendu nahi dute. Lasterketa Donostiarrak atletismo taldeak antolatzen du, eta martxoaren 18an jokatuko dute.
Saharako lagunen elkartearen kasuan 0 zenbakia jaso dute, eta, Jose Angel Zuazuak hartu duen arren, beste ordezkari batek erabiliko du dortsala lasterketan.
Ohikoa da Udaberriko lasterketan 1 zenbakidun bi dortsal izatea. Gizon bat eta emakume bat omendu ahal izateko. Aurten Elorrioko (Bizkaia) Ane Igartiburu telebista aurkezleak erabiliko du emakumeena, baina gaurko ekitaldian ezin izan du parte hartu eta lasteketaren egunean bertan jasoko du.
Peio Ruiz Cabestanyk eta Jose Angel Zuazuak, Gipuzkoako Mendebaldeko Saharako Errepublika Arabiarraren lagunen elkarteko lehendakariak,