Tibeteko bandera igoko dute bihar udaletxean
Tibeteko altxamendu nazionalaren 53. urtemuga gogora ekarriko dute bihar. 1959ko martxoaren 10ean milaka tibetar atera ziren kalera txinatar okupazioa salatzera. Txina Lhasa bonbardatzen ari zen egun hartan eta hainbat tibetarrek erbestera joan behar izan zuten. Asko errefuxiatu gisa bizi dira egun.
Alkateak gaur harrera egin die Phagma Drolma Tibetar Herrialdearekiko Elkartasunerako Elkarteko kideei. Egun Tibeten bizi duten jazarpen egoeraz hitz egin dute. Urtarrileti 13 lagunek su eman diote bere buruari. Udalak elkartasuna adierazi nahi izab die, eta Tibeteko bandera igoko du bihar.