Udako festak iragartzeko kartel lehiaketa abian da
Aste Nagusia, Su Artifizialen Lehiaketa, Euskal Jaiak eta Estropadak iragartzeko kartelen lehiaketa abian jarri du Donostia Kulturak.
Nahi bezainbeste zirriborro aurkeztu daitezke. Lanak argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dira. Kartel irabazlearen egileak 1.000 euro irabaziko ditu. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da. Donostia Kulturaren Konstituzio plazako egoitzan eta donostiakofestak@donostia.org helbidean informazio gehiago eskura daiteke.