Zuhaitzak landatuko dituzte, bihar, Puion
Kaebnai elkarteak antolatuta, zuhaitz landaketa egingo dute, bihar, Puioko zelaian, 10:00etatik 13:30era bitartean. Ekimena gazteei zuzendua da, eta kultur ezberdinetako gazteen arteko elkarbidetza sustatzea helburu du. Parte hartu nahi dutenek kaebnaivoluntariado@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko. Egitasmoa udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Haritzaldek eta Gizaldek lagunduko dute.