Amarako Katalina Erauson haur eskola berria egingo dute
Udaleko Hezkuntza Sailak aurten hiriko ikastetxeetan «segurtasun eta irisgarritasuna bermatzeko» egingo dituen inbertsioak zerrendatu ditu. Denera, 1,3 milioi euro bideratuko dituzte.
Hezkuntza Sailaren lehentasuna izango da, halaber, Amaran 0-3 urte bitarteko haurrentzat Katalina Erauson haur eskola egitea. 2013. urteko iralerako prest egotea nahiko lukete.