Egoera politikoa eztabaidagai, gaur, Koldo Mitxelenan
Hika aldizkariak antolatuta Euskal gizartearen erronkak ETAren su etenaren aurrean mahaingurua egingo dute, gaur, Koldo Mitxelena Kulturunean. Eztabaida, 19:00etan hasiko da, eta partaideak Milagros Rubio, Iñaki Antiguedad, Ramon Etxezarreta eta Mariano Ferrer izango dira. Gertatutakoaren kontaketa, elkarbizitza baketsua, euskal gizartearen identitate aniztasuna… Orainaren eta etorkizunaren inguruko hainbat gai jorratuko dituzte, krisialdiaren testuingurua ahaztu gabe.