Mila Beldarrainek 'Bajo el cerezo' liburua aurkeztu du. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Alberdania argitaletxearen eskutik,
Bajo el cerezo izeneko nobela berria aurkeztu du Mila Beldarrainek (Erdialdea, 1951). “Nire nobela guztien artean, historia gutxien duena da”, adierazi du idazleak aurkezpenean. Zehazki, Maddiren istorioa kontatzen du liburuak. Bizitza perfektua duela uste du Maddik, baina momentu batean dena hankaz gora jarriko zaio. Bere familiak Baliarrainen duen etxera joango da, eta bertan, bere familiako arbasoek idatzitako hainbat eskuizkribu aurkituko ditu. Idatzi guztiak emakumeenak dira, eta horien bidez, historiako hainbat gertakizunetan barrena bidaiatuko du. Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, eleberriaren hasieratik bukaerara misterioa mantenduko da.