Realak auzia jarri dio Mediaprori, ez ordaintzeagatik
Klubak dio pasa den denboralditik enpresak ez diola kontratuan hitzartutako diru kopurua ordaintzen
Realeko webgunean jakinarazi dute klubak “etengabe” aurkeztu dituela erreklamazioak, eta hala eta guztiz ere, Mediaprok ez dituela baldintzak bete. Hitzartutako diru kopuru hori ez ordaintzea Mediaproren “arau hauste larria eta errepikatua” dela salatu dute, eta kontratua indargabetzeko “bidezko kausa” dela. Egoera horren aurrean, Realak auzia jarri dio Mediaprori, zor diona itzultzeko.