Zumalakarregi hiribideko radarra.
Azaroan oinezkoen pasabideetan bide segurtasuna indartzeko sistema berria abian jarri zuen udalak. ‘Foto-Rojo’ du izena, eta semaforoak gorrian pasatzen dituzten ibilgailuak atzematen ditu. Sistema berria bi tokitan jarri dute, toki horietan gidariek “semaforoak gorrian pasatzen dituztelako maiz”.
Lehenengoa Jose Elosegi hiribidean jarri zuten. Bertan La Asuncion ikastetxera joateko oinezkoen pasabidea dago. Bigarrena Antiguan, Zumalakarregi hiribidean jarri zuten, oinezkoen bi pasabideren artean.
Bestalde, ostegunetik aurrera beste bi radar jarriko dituzte martxan. Amaran, Bizkaia pasealekuan jarritakoa eta Jose Elosegikoa. Une honetan beste sei radar daude: Kontxako pasealekuan, Tolosa etorbidean, Doctor Begiristain kalean eta Intxaurrondoko zeharbideko hiru puntutan.
Sistema berria ostegunean abian jarriko dute, eta arauak betetzen ez dituzten gidariei isuna jarriko diete. Semaforoa gorrian pasatzen badute gida baimeneko 4 puntu galdu eta 200 euroko isuna ordaindu beharko dute.