Ane Anza dantzari donostiarra Dantzaz konpainian dabil (Argazkia: Estitxu Zabala)
Dantzaz konpainiak Txomin Enean du egoitza, Artelekun, hain zuzen ere. Dantzari gazteei maila profesionalera jauzia ematen laguntzen die Dantzazek, eta gaur egun bederatzi dantzari dabiltza bertan. Dantzari horietako bakarra da donostiarra, Ane Anza (Parte Zaharra, 1990). Ikasketak bukatu eta 2011ko azaroan izan zuen Anzak Dantzazen hasteko aukera. Iaz Viktoria Eugenia antzokian estreinatutako
Arte-an ikuskizuna eskainiko du Dantzazek dFeria jaialdian, bihar arratsaldean. Ikuskizunaren eta bere esperientziaren inguruko xehetasunak eman dizkio Ane Anzak IRUTXULOKO HITZARI. Biharko egunkarian dantzari gazteari egindako elkarrizketa argitaratuko du egunkari honek.