Eudel-en aldeko erakunde adierazpena egin du PSEk
Udal gobernua salatu du “alde bakarretik” Euskadiko Udalen Elkartean ez parte hartzea erabaki duelako
Donostiako PSEk Eudel-en aldeko erakunde adierazpena aurkeztuko du hurrengo udalbatzarrean. Marisol Garmendia bozeramailearen ustez, “udalen eta beste erakundeen arteko elkarrizketarako espazio komuna baita”. PP eta EAJekin batera adierazpen bat adosten saiatuko direla azaldu du Garmendiak,. Juan Karlos Izagirreren gobernuari eskatuko diote udalen elkartean gogotsu parte hartzeko; eta Aldundiari, Lurraldeko Finantza Batzordea biltzeko.
Erakunde adierazpen duela egun batzuk Gipuzkoako Batzar Nagusietan sortutako hika mikaren harira egin dute. Bilduko batzarkideek alde egin zuten ogasun eta finantza batzordetik, Eudelen ordezkariak hizketan hasi zirenean. PSEk ezinbestekotzat jo du udalak eta Aldundiak Eudelen baliotasuna aitortzea. Izagirreren gobernuak Eudelen foroan ez parte hartzea “aldebakarretik” erabai duela salatu du.